Irudien Pribatutasunerako eta Erabilerarako Politika

Berariaz baimentzen dut nire argazkia boluntak (Bizkaiko boluntariotza eta parte-hartzerako agentzia) gauzatutako jardueretan erabilia izan dadin, hain zuzen ere, webgunean (www.bolunta.org) argitaratzeko eta sare sozialetan edo publizitateko eta kazetaritzako beste edozein euskarritan zabaltzeko, betiere, gizarte parte-hartzea eta boluntariotza sustatzeko asmoz. Harremanetarako nire datuak ez dira argitaratuko, eta kanpainaren kudeaketa ahalbidetzeko soilik erabiliko dira, hala behar izanez gero.

Era berean, aurkeztutako argazkiak publikoki komunikatzeko, kopiatzeko, hedatzeko eta eraldatzeko eskubideak uzteko baimena ematen dut, dohainik eta epe mugagabean, baita irudiak katalogoetan, karteletan edota promozioko piezetan sartzeko ere, gizarte parte-hartzea eta boluntariotza sustatzeko asmoz.

Nire irudia erabiltzeko baimena Ohorerako, Norberaren eta Familiaren Intimitaterako eta Norberaren Irudirako Eskubidearen Babes Zibilari buruzko maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin bat dator.

Araudia betez, jakinarazten zaizu zure datuak EDE Fundazioaren fitxategietan jasoko direla, bolunta marka erregistratuaren titularra baita. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurkaratzeko eskubidea izango duzu, baita ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubideari dagozkionak ere. Horretarako, mezu elektronikoa bidali beharko duzu helbide honetara: webmaster@fundacionede.org.

Aurkeztutako argazkian beste pertsona batzuk agertzen badira, haien irudia erabiltzeko baimena daukadala eta irudien pribatutasunerako eta erabilerarako politika onartzen dutela adierazten dut.