Materialak


#izan

Boluntarioa izatea…

  • beharrizan sozialen kontzientzia hartzea eta horiek hobetzeko prozesuan inplikatuta sentitzea da.
  • bizitzari balioa ematea da, doakotasunaren eta besteekiko solidaritatearen bitartez.
  • proiektu komun baten barruan gizartearekiko konpromisoa eta laguntza aktiboa eskaintzea da. - pertsonengan, topaketan eta elkarrizketan sinestea da.
  • gizarte zibil kritikoa, antolatua, barneratzailea eta aktiboa eraikitzearen aldeko apustua egitea da.
  • gizartea eraldatzearen alde lan egitea da, pertsona guztien duintasuna, justizia soziala eta garapen iraunkorra helmugatzat hartuta.
  • ekintza boluntarioaren ENBAXADORE izatea da, beste pertsona batzuk sentsibilizatu eta inplikatuz.

baina, batez ere, jardunean ari denarentzat, boluntario izatea

IZATEKO modu bat da